XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan leiteque onelan, pentsamentu orreec gaitic Pilatosec gogoa artu ebala castiguetaco aren errua, eta aguinduteco guero soldaduai erreiñoaren irudiacaz burla eguinda, osatu eioezan bere pentsamentu zoroac, eta bide batez eriotzaric aguindu baga, itzali judeguac eutsen gorrotoa eta baquetu batera bere burua eriotza orre gaitic, areec emoten eutseezan arduretatic; cer gaitic uste eban azote eta burla areen ondoren ezzala Jauna egongo erreguetaraco, ezta orren asmuric artuteco bere.

Modu onetan soldaduac guztiz gogo onez artu ebeen escu-jocu eta olgueta au, eta azoteen zauri eguin barrien gane ezarri ebeezan mesprecio eta atsecabe gogorrac, eta alan bete ebeen.

Bera gaitic escribiduta egoana: Et super dolorem vulnerum meorum addiderunt esan gura dabena; Nire peneen gañe gueiago bota ebeen.

Asmu oneec izan cirean ain barri, atsecabetsu eta lotsariz beteac, ceinda diabruac ezpazan ez leiqueezan bestec asmau; eta eguiaz bere berori zan borreru oneen barruan sarturic egoana aleguiñac eguiten, nondic Salbaguillea gandic eroapen edo paciencian utseguiteren bat ateraco eban, eta ez dirudi beste bateri alacoric burura etorri leitequiozanic, Ebangelistac eurac ciatz contau ezpeebezan.

Cer gaitic lenengo icusquisun burlazco onetara ez cirean batu amar edo amabi soldadu ezpada San Marcos eta San Mateoc diñoenez, batac besteari esan da cohorte edo compañia oso bat, ceñec guichienez eucazan eun da ogueita bost guizon.

Diño bada San Marcosec, batuten dabee compañia dana;et concovant totam cohortem eta San Mateoc. Batu ebeen conpañia guztia; Congregaverunt ad eum universam cohortem.

Eta eguia aguiria dana guztiac batu cireala olguetaco asmuaz, edo burlazco edo irudi utsezco erregue antzac emoteco; bardin cein baliloiazan zoro baten buruz burla, barre eta jolas eguiten.